domingo, 14 de octubre de 2012

Eta orain...2012ko benetako nobel sariak


Aste honetan zehar, urteroko ohiturari jarraituz, Nobel Fundazioaren sariak izan dira iragarriak kategoria guztietan. Hemen, blog honen gaiak errespetatuz, Fisikakoa eta Kimikakoa laburki komentatuko ditugu orain.
Lehenik Fisikakoa izan zen plazaratua asteartean Serge Haroche frantziarrarentzat eta David J. Wineland estatubatuarrarentzat. Bakoitza bere aldetik lan eginez, gai izan direlako metodo esperimental berriak garatzeko sistema kuantikoen neurketarako eta manipulaziorako. Horren atzean zer dagoen hobeto ulertzeko, utz dezagun Euskadi Irratiko Guillermo Roa zientzia-dibulgatzailea azalpenak ematen zientzia.net-eko artikulu honetan; erraza ez delako, bestela, Schrödingerren katuaren paradoxa kuantikoak dituen inplikazioez jabetzea. Hona hemen, bestalde, Nobel web orritik ematen dizkiguten argitasunak.
Asteazkenean Kimikakoa izan zen iragarria Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka ikerlarientzat, biak estatubatuarrak, G proteinei akoplatutako errezeptoreen estudioagatik.  Ikerlari horiek izan baitira zelulek zer nolako mekanismoak erabiltzen dituzten mintz plasmatikoan zehar ingurunetik iristen zaizkien seinaleak eta estimuluak detektazeko. Errezeptore horiek dira ere, hormona eta neurotransmisore askoren hartzaileak, esate baterako dopamina, serotonina eta adrenalinarenak, eta argiaren, zaporeen edo usainen detektore moduan funtzionatzen dute ere; hau da, gure sentikortasunaren arduradunak dira. Gorputzaren prozesu fisiologiko asko beraien menpekoak direla esan daiteke eta botika guztien ia erdiak (beta-blokeanteak, antihistaminikoak...) errezeptore horien bitartez  eragiten diote gorputzari. Hala eta guztiz ere deskubritzeke zeuden orain dela gutxi arte. Beraz, garbi dago zer nolako garrantzia duten gorputzaren funtzionamendurako aurkitu berri diren errezeptore horiek.
Honek guztiak frogatzen du berriro, beste sarrera honetan esaten nuenez, gure gorputza kimikan oinarritzen dela sentsazioak transmititzeko eta inguruarekiko komunikazioa ziurtatzeko. Hemen doakizu saria merezi izan duen aurkikuntza honi buruz Nobel web orrian aurki daitezkeen azalpenak.

lunes, 24 de septiembre de 2012

2012ko "Ig Nobel" sariak


Joan den ostegunean, hilaren 20an, aurtengo Ig Nobel sariak banatu zituzten. Honekin, dagoeneko, 22. ediziora iritsi dira zientzia xelebrea edota barregarria saritzen eta gogora ekartzen diguten sari horiek. Iazko beste sarrera honetan azaldu genituen sari bitxi horien nondik norakoak; beraz, ez dut orain errepikatuko han esandakoa, bakarrik gogorarazi Annals of Improbable Research aldizkariak antolatzen duela zeremonia, eta aldizkari honen ale digitalak, 1995tik bi hilez behin ateratakoak, zein eguneroko berriak eta ekarpenak http://www.improbable.com/ web orrian eskura dituzula.Beraiek esaten dutenez "Research that makes people LAUGH and then THINK" dute helburu nagusia.
Laburbilduz zein izan diren aurtengo saridunak, hona hemen banatutako hamar sarien ikerketa-arloa eta edukia:
KIMIKA: Suediako Johan Pettersson-i aurkitzeagatik zergatik Anderslöv hiriko biztanle batzuei berdetu egiten zitzaien ilea. Esan dezagun arrazoia tutuerietako kobrean zegoela goizeko dutxa hartzean  erabiltzen zuten ur beroa zela medio, hemen irakur dezakegunez.
FISIKA: Ile-kontuekin jarraituz, lau amerikarri eman diete ile-mototsa baten forman eta mugimenduan eragiten duten indarren-balantzeak aztertzeagatik.
AKUSTIKA: Japoniar bikote bati makina bat diseinatzeagatik zeinaren efektua pertsonen hitz egiteko gaitasuna oztopatzea den beren abotsa entzuten dutenean atzerapen txiki batekin.
ISURIGAIEN DINAMIKA: Rouslan Krechetnikov eta Hans Mayer-ri ikertzegatik zer gertatzen den pertsona bat ibiltzen ari denean kafe katilu bat eskutan daramala.
NEUROZIENTZIA:  Amerikar batzuei frogatzegatik tresna konplikatu batzuekin eta estadistika sinpleekin posible dela garun-aktibitatea detektatzea, baita hildako izokinen garunetan ere.
MEDIKUNTZA: Bi frantziarri kolonoskopiak egiten dituzten medikuei aholkuak emateagaitik jakin dezaten nola minimizatu beraien pazienteen lehertzeko arriskua.
ANATOMIA:  Frans de Waal eta Jennifer Pokorny-ri aurkitzeagatik txinpantzeak gai direla elkarri identifikatzeko beren ipurdien argazkiak ikusiz bakarrik.
PSIKOLOGIA: Lau ikerlariri frogatzegatik ezker aldera makurtuta begiratuz gero Eiffel dorrea txikiagoa dela irudituko zaigula.
BAKEA: Errusiako enpresa bati diamanteak lortzegatik armen munizio zaharra erabiliz. Horrelako zerbait, hildakoen errautsak erabiliz hain zuzen ere,  posible zela aztertu genuen beste sarrera honetan.
LITERATURA: EEBB-etako Kontabilitate Orokorraren Bulegoari txostenei buruzko txosten bat argitaratzeagatik non  aholkatzen den txostenen txostenen txostena prestatzea.
Zerrenda osoa jatorrizko bertsioan, eta aurreko urteotakoa ere, hemen daukazu.
Bukatzeko sari-banaketaren zeremonia osoaren bideoa jarriko dugu pazientzia duenarentzat, azken finean Oscar famatuen zeremoniaren antzeko zerbait dela esan baitaiteke  muntatzen duten parafernaliagatik eta irauten duenagatik.



 

viernes, 31 de agosto de 2012

Electrólisis en el arte: Obra de A. Kiefer en el Guggenheim



De entre las muchas aplicaciones con que cuentan los procesos electrolíticos, procesos en los que se fuerza un cambio químico redox a base del consumo de energía eléctrica que en forma de corriente continua se hace pasar por una cuba electrolítica, podríamos repasar rápidamente bastantes posibilidades. Entre ellas, las reducciones de metales muy reactivos como los alcalinos y alcalinotérreos,  donde a partir de sus formas oxidadas en compuestos varios, mayormente sales y óxidos, se pueden obtener dichos metales en forma pura, así, por ejemplo, el caso del sodio. Esto también vale para la industria del aluminio que se obtiene a partir de la reducción de sus minerales criolita y bauxita. Sin olvidar que de la electrólisis también nos valemos para purificar metales, para la obtención de ciertos compuestos como la sosa caústica que sale de electrolizar sal común en disolución acuosa y dejar que el sodio obtenido reaccione con el agua, o todo lo que tiene que ver con muchos procesos de recubrimiento como los galvanizados a base de cinc, que tanta importancia tienen en la protección frente a la corrosión, plateados como la alpaca, dorados, cromados y un largo etcétera.
Pero ahora no quería más que comentar, anecdóticamente eso sí, que visitando el Guggenheim Bilbao me ha llamado la atención, dentro de la exposición de los fondos de la colección permanente, la presencia de una obra de Anselm Kiefer,  que ya expuso profusamente su obra en el mismo museo en el 2007, y que bajo el título de "Tierra de los dos ríos" y sin entrar ahora en valoraciones sobre su significado y valor artístico que no me corresponden, parece ser, según la ficha técnica que acompaña a la obra, que ha sido obtenida a base de (copio literalmente): Emulsión, acrílico, plomo, sal producida por electrólisis y condensador de placas de zinc sobre lienzo.

Aun desconociendo los detalles de cómo ha sido aplicada la electrólisis a la realización del lienzo sí que me parece curioso mencionarlo por lo que tiene de aplicación original de los procesos electrolíticos más allá de los industriales arriba mencionados. Aunque bien es verdad que ya desde el siglo XIX se viene practicando la técnica del grabado electrolítico entre las técnicas artísticas, de la cual podemos consultar aquí una práctica sencilla basada en ella.


miércoles, 11 de julio de 2012

Eureka! Higgs bosoia aurkitua?


Gehiegizko kilo gutxi batzuk lortu badituzu azken boladan, ez kezkatu gehiegi, ez bota errua zeure buruari, aurkitu omen dutelako benetako erruduna zein den. Egia esateko aurkitu berri omen dutena, Higgs bosoi deituriko partikula hori, beste oinarrizko partikulen masa zergatik den handiagoa ala txikiagoa justifikatuko lukeena besterik ez da. Baina zer gara gu atomo eta molekula sorta handi bat baino;  hidrogeno atomo txikienetik hasita (1,6 x 10-27 kg) Lurra bera bezalako masa handi bateraino (5,6 x1024 kg), partikula azpiatomikoen andana ikaragarria besterik ez gara. 
Hala ere ez dago ukatzerik azken egunotako (aurtengoa agian) zientzia-berririk garrantzitsuena horixe dugula, CERN-eko ikerlarien eskutik etorri zaiguna. Genevan LHC azeleragailua martxan jarri zenetik bere helburu nagusietako bat burututa legoke honez gero berri hori guztiz egiaztatuko balitz, eta hala izango dela dirudi eman dituzten datuen arabera. Dena den, oraingoz, eta zuhurtziaz jokatuz, izenburuaren galdera-ikurra gordeko dugu.
Partikula azpiatomikoen arloan adituak ez garenontzat pixka bat arrotza eta iluna suertatzen zaigu, fisikarioi ez bezala, oinarrizko partikulen bitxikeri kuantikoak ulertzea. Ez ahaztu kimikariok nahikoa dugula atomo-azaletako elektroiekin bakarrik aritzea eta jokatzea substantzien ezaugarriak eta aldaketa kimikoak ulertu ahal izateko, nukleoaren "sekretuetan" sartu gabe.
Beraz, komenta dezagun, ahalik eta modu errazenean, Higgs bosoia zer den eta nondik datorkion garrantzia.  Orain arte hipotetikoa izan den partikula hori baita, alegia, oinarrizko partikulen jokaera azaltzen duen Eredu Estandarra izeneko teoriari detektatzeko eta bere existentzia esperimentalki konfirmatzeko falta zitzaion partikula bakarra. Beraz, nolabait, kate-maila galdua zela esan genezake, eta hortik egun hauetako berriaren garrantzia.
Bosoien funtzioa partikulen fisikan, gainontzeko partikulen arteko (fermioiak eta hadroiak) interakzioak justifikatzea da; hau da, fisikan ezagutzen diren indar edo elkarrekintza mota ezberdinen mekanismoak azaltzea. Honela, fotoia da elkarreragin elektromagnetikoaren beharrezko bitartekaria, adibidez argiaren kasuan, eta gluoiak eta W eta Z bosoiak, hurrenez hurren, indar nuklear bortitzez eta indar nuklear ahulez arduratzen dira.
Higgs bosoia berriz, beharrezkoa litzateke, beti Eredu Estandarren teoriaren arabera, partikulen masaren jatorria esplikatzeko.
Newtonek, orain dela 350 urte inguru erakutsi zigun modu intuitiboan, sagarra bere buru gainean erori zenez gero, grabitatea gugan eta objektu guztietan atxikituta dagoen zerbait dela, masen ezaugarri propio bat, alegia, eta bere intentsitatea masekiko proportzionala dena. Einstenekin,  orain dela mende bat, eta bere Erlatibitatearen Teoriari jarraituz, ikasi behar izan dugu, gure intuizioaren aurka joz, grabitatea ez dela materiaren berezko ezaugarri bat baizik eta materiak espazio-denboran eragiten duen distortsio moduko bat.  Baina joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren inguruan Peter Higgs fisikari britaniarrak proposatu zigun mekanismo berri bat masa zergatik sortzen den ulertzeko; hau da, ezagutzen dugun gure unibertso hau zergatik den den bezala ulertzeko.
 Eta horretarako partikula ezberdinek espazio osoan zehar hedaturik dagoen Higgs eremuarekin dituzten elkarreraginetan egongo litzateke klabea. Horrela, antxoa txikien edo baleen kasuan urarekin gertatzen den bezalaxe, aipaturiko eremu horrekin interakzio ahula duten partikulen masa txikia litzateke, fotoiaren kasua adibidez; aitzitik, modu liskatsuan edo Higgsen eremuarekiko inertzia edo "marruskadura" handia pairatuko luketen partikulen masa askoz handiagoa litzateke. Higgs bosoiek osatuko lukete izen bereko eremu hori.
Ez naiz gehiago luzatuko, agian hobea da esteka batzuk proposatzea informazioa osatu nahi duenarentzat, beti dibulgazio mailan, hori bai. Baina hori baino lehenago ez dut aukera galdu nahi garbi uzteko zergatik ezagutzen zaion partikula honi "jainkoaren partikula"-ren goitizenarekin.  Eta konfusio interesatu hori, gutxienez gotzain-batzarrekoentzat, Lederman Nobel saridunari zor diogu "God" eta "Goddamn" (= madarikatua) hitzen antzekotasunarekin jokatu zuelako bere liburu famatu hau: "The God Particle" edo "La Partícula Divina, si el universo es la respuesta, ¿cuál es la pregunta?"  argitaratu zuenean. Nahastearen historia osoa oso ondo azaltzen da hemen
Esteka osagarriak:
Zientzia.net-en aurki daitekeena.
EL PAIS-ek emandako infografia hau.
CPAN Centro Nacional de Partículas web-orritik emandako oinarrizko azalpenak.
"El bosón de Higgs explicado para todos los públicos".
BBC-n aurkitutakoa.
Eta "YOUTUBE"-n aurki daitezkeen bideoetariko bat adibide moduan, non erabiltzen den gorago azaldutako  uraren konparazioa:

Bukatzeko gai korapilotsu hau arintzeko musika pixka bat Aviador Dro taldearen partetik:


lunes, 11 de junio de 2012

Roald Hoffmann (kimikaria eta poeta) Bilbon



Bihar, hilak 12 asteartea, Bilboko Alhondigan eta "Yes Future" programazioaren barruan Roald Hoffmann Nobel saridunak hitzaldi bat emango du izenburu honekin: "Kimikaren funtsezko tentsioak: Zientziaren hiru perspektiba Kulturan".  Hona hemen DIPC-tik hitzaldirako jasotako konbidapenaren nondik-norakoak. Ez dugu ahaztu behar zientzialari honek zientzia, literatura (poesia eta antzerkia) eta filosofia uztartzen dituela bere eginkizunetan. Haren hitzetan zientzia eta poesia aldi berean egiteak ez du inolako sekreturik, "biak sortzen baitira unibertsoa ulertzeko ahaleginetik, ikasi dudana irakasteko dudan maitasun pertsonaletik eta hizkuntzarekiko grinatik". Horixe azaltzen du "Catalista" izeneko bere poema-liburuan.
1981ko kimikako Nobel saria jaso zuen erreakzio-mekanismoen estudioan egin zituen ekarpenengatik, berauetan parte hartzen duten lotura kimikoen orbital molekularretan simetriak duen garrantzia azpimarratuz. Simetriak beraz, artean bezala zientzian ere, jokatzen duen lehen mailako papera nabarmenduz. Horregatik, bihar seguruena, kimikaren ikuspegi artistikoa edota kulturarekin  duen harreman hestua hulbilduko digu bere hitzetan.
Bilboko Alhondigara bertaratzeko arazoak izango ditugunentzat aukera izango dugu hemen streaming bitartez zuzenean hitzaldia jarraitzeko parada.
Bukatzeko zientzia dibulgatzeko Hoffmannek duen zaletasuna ere espreski aipatzeak merezi du. Horren froga bere weborrian agertzen da, kulturarekiko eta literaturarekiko duen grinarekin batera.
Bera izan da, adibidez, "Entertaining Science" izeneko programaren sortzailea New Yorkeko lokal batean gure artean ere pixkanaka zabalduz doazen kafe zientifikoen moda bultzatuz. Eta baita ere berari zor diogu The World of Chemistry bideoen bilduma, non 26 kapitulutan kimikaren eduki nagusiak eta zer nolako eragina duten gure gizartean eta bizimoduan ikus daitezkeen. Nahiago dut hemen horietako bat ez txertatzea copyright edo baimen-arazoak ez izateko, baina sartzen bazara azken esteka horretan ikus ditzakezu.

martes, 22 de mayo de 2012

CSI: siguiendo la pista por los pelos

De lo que se trata es de que la determinación de los porcentajes presentes de los diferentes isótopos de algunos elementos clave, como C, H y O en muestras humanas como el cabello, nos abre la puerta a poder conocer el historial de los movimientos geográficos del individuo al que corresponda dicha muestra; vamos, algo así como una especie de GPS aproximado de las idas y venidas efectuadas en los últimos meses anteriores al análisis. Lo cual puede ser de enorme utilidad, por ejemplo, en técnicas forenses de identificación de restos de desaparecidos.
Así nos lo cuenta Xavier Durán, divulgador científico de TV3, en una de las entradas del que creo que es su  su último libro publicado, de título en catalán: "Per què les lleones no els prefereixen rossos?", concretamente la que lleva por título "Revelen els nostres cabells a quines ciutats hem estat?
Lo cierto es que el análisis isotópico del cabello nos puede dar dicha información porque aquello que bebemos y comemos queda registrado en el cabello, en los átomos de sus proteínas. Y como se ha descubierto en lo últimos años, el agua tiene características isotópicas diferentes para sus dos elementos H y O en función del lugar donde sea recogida. La razón que explica dichas diferencias es que el oxígeno-18 y el deuterio o hidrógeno-2, al ser más pesados que los isótopos más comunes de ambos elementos: O-16 y    H-1, dan lugar a un agua de lluvia "pesada", rica relativamente en dichos isótopos. Esta lluvia "pesada" será la que precipite primero en aquellos lugares donde la circulación atmosférica de las nubes lo determine,  por ejemplo en la línea costera en su movimiento natural desde el mar hacia el interior. Por ello, las ratios isotópicas del hidrógeno y oxígeno en el agua están determinadas por la geografía, aunque bien es cierto que no solo por ella,  porque también influyen la temperatura de las nubes, la estacionalidad de las lluvias, el índice de evaporación de las aguas...pero sí que, teniendo en cuenta todos esos factores, ya se han podido realizar mapas a diferentes escalas (ver las dos imágenes adjuntas correspondientes a la presencia mundial del O-18 y europea  del deuterio) de las distribuciones geográficas de los isótopos particulares. 
Con ello se ha abierto un nuevo campo de investigación hace escaso años que algunos han dado en llamar Isoscapes, palabra que mezcla "isotopes" y "landscapes" y que carece, que yo sepa, de traducción al castellano por el momento. Las aplicaciones pueden ser múltiples, como la comentada en el libro de Xavier Durán, y que hace referencia a una investigación de Thure E. Cerling de la Universidad de Utah, que se resume con su frase de "Give me a hair and I’ll tell you where you have been". Aplicaciones que tienen que ver con la medicina forense y la criminología, o también con los estudios de migraciones animales o incluso con la investigación del fraude en bebidas de agua mineral, cervezas o whiskeys.


lunes, 30 de abril de 2012

Esperimentu erakargarrien bila
















Nik uste irakaskuntzan gabiltzanoi, ertainetan behinik behin, erakargarriak izan daitezkeen esperientziak aurkitzea, edota diseinatzea, eta egitea gustatu eta komeni zaigula zientziaren hari praktikoa ez galtzeko behintzat. Horregatik, sarrera honetan bizpahiru webgune eta beste errekurtsoren bat komentantu  eta aurkeztu nahi ditut.
Hasteko Sergio Paredes irakaslearen bloga. Bertan fisika eta kimikako esperimentu dezente aurki daitezke beti ongi azalduta, beste ekarpen gehiagoren artean. Etxean eta laborategian egin daitezkeenak bereizten ditu, eta fisikakoak zein kimikakoak direnak ere bai.  Bere You Tubeko bideo-kanalean 125 bideo ditu igota proposatzen dituen esperimentuekin. Adibide bat jartzearren hauxe aukeratu dut kimikaren ikuspegi dibertigarria erakusten duelako:



Beste aukera bat SteveSpanglerScience proiektua da, esperimentu errazak proposatzen dituena. Hala ere, toki berean  bloga, denda eta You Tubeko kanala ere aurki daitezke, azken horrek 418 bideo esperimental bilduta dituena. Nahiko "amerikanoa" dena baina erabilgarria. Berak esaten duenez: proposatzen den jardun bakoitzean zientzia-esperimentu bat, kontzeptu bat, proiektu txiki bat edo efenomeno jakin bat lantzen da eta “mikroskopioaren” azpian jartzen dira ikasteko nola eta zergatik garrantzitsuak diren gure eguneroko bizitzan.  Egiteko errazak diren aktibitateak dira, deigarriak eta bitxiak askotan, eta etxeko gauza eta produktu arruntekin egin daitezkeenak.  Beraz, etxeko “laborategian” mundu errealeko fenomenoak aztertzeko aukera ematen dute, eta zer gertatzen den ikusten duenari txundituta uzteaz gain, motibatzaileak dira zientziarekiko grina pizten dutelako.
Bukatzeko, antzeko proposamenak aurki daitezke testu honetan "Experimentos con productos de supermecado" non etxe azpiko supermerkatuan eros daitezkeen produktu arruntekin egin daitezkeen esperientziak deskribatzen diren.

domingo, 18 de marzo de 2012

Taula periodikoen taula periodikoa


Iazko sarrera honetan elementu kimikoen sailkaketa aurkezten genuen bideoen laguntzaz, non elementu bakoitzari dagozkion propietateak eta jokaera azalduak agertzen ziren modu erakargarrian Martyn Poliakoff jaunari esker. Baina oraingo honetan pixka bat haratago joanez, eta zirkuan bezala izurra izurtuz, taula periodikoen taula ikusiko dugu.
Gauza da taula periodikoaren formato klasikoak posibilitate anitzak irekitzen dituela mota guztietako klasifikazioak eman ahal izateko, baita ere kimikarekin zerikusirik ez dutenak. Eta horregatik norbaiti bururatu zaio, friki honi hain zuzen ere, taula bat egitea non lauki bakoitzean horietako taula periodiko bat azaltzen den. Taula kimikoak eta bestelakoak nahastuta ditu.
Taula bitxi hori goiko argazkian ikusten dena da, eta hemendik ireki dezakezu. Lauki bakoitzeko beheko partean datorren gezitxoa sakatuz kontsultak egin ditzakezu. Zoom-arekin jokatuz bilaketak errezagoak egin daitezke eta mota guztietakoak aurki daitezke, hala nola ardoen taula edota "beeriodic table" deitutakoa, ez da falta sexu-taula edo bitxikeria moduan Kansaseko kreazionisten taula periodikoa ere badator barne.
Baina baldin badago webgune bat non benetan taula periodikoak biltzen diren, batez ere kimikoak baina baita gainontzeko guztiak ere, hori da Chemogenesis izenekoa. Hor bai dauzkazula denborapasan ibiltzeko aukerak.
Bukatzeko musika pixka bat jarriko dugu, hona hemen Rockaren taula "jatorrizko bertsioan":

domingo, 26 de febrero de 2012

¿Por qué lo llaman amor cuando deberían decir...QUÍMICA?

Que nadie me acuse de transgresor del necesario romanticismo del enamoramiento, o, peor aún, de frío materialista científico por hablar en los términos que el título de la entrada sugiere.
A todos nos gusta, cuando lo sentimos, adornar de poesía e idealismo el sentimiento del amor, pero ello no quita para que seamos conscientes de la transcendencia de la química, mejor dicho de la bioquímica, que hay en la raíz de la cuestión. Porque a estas alturas a nadie debería extrañar lo apropiado de la acepción más literal de la "química del amor", debido al cóctel de hormonas y neurotransmisores, dos conceptos difíciles de distinguir para alguien como yo no bien iniciado en bioquímica, que interviene en esa tremenda sensación que desde el cerebro, y a través del sistema nervioso y endocrino, acaba por involucrar a todo el cuerpo en un sentimiento que domina a la razón y la voluntad.  Como sucede, por cierto, con todo los demás sentimientos y sensaciones  que  afectan a nuestras vidas, desde el miedo o las fobias, hasta la alegría.
Y es que desde las cuestiones que afectan directamente al deseo y la función sexual, en las que la hormona sexual masculina testosterona es factor principal, pasando por lo que es más propiamente considerado terreno de la sensación amorosa, del enamoramiento, momentos en los que la dopamina o su precursora feniletilamina, abundante  por cierto en el chocolate, así como la noradrenalina, son segregadas con generosidad; hasta acabar en lo que sería la tercera parte del ciclo del amor humano, aquella donde una vez perdida la pasión y la fase de enamoramiento queda el cariño y el apego hacia el otro, y en la que la hormona oxitocina influye poderosamente, como también lo hace con el sentimiento paternal y maternal en general.
En fin, que todo ese mundo de sensaciones placenteras y afectivas en las que antes o después nos gusta vernos involucrados, viene regido por los flujos de todo ese caudal interno de mensajeros químicos. Claro, otra cosa es que sepamos, queramos o podamos controlar a voluntad, o en base a qué estímulos, su emisión o dosificación, que va a ser que no; aunque en estos tiempos donde todo se comercializa es muy sencillo encontrar en internet webs que nos venderán a nuestro gusto, por ejemplo, la llamada comercialmente "hormona del amor"; es decir, la oxitocina.
Pero en realidad con esta entrada no quiero teorizar sobre el asunto, además que no me siento capaz. Más bien preferiría darle la vuelta al planteamiento demasiado serio que mi texto le da a la cuestión, y prefiero que sea este vídeo que inserto a continuación, el que lo explique de forma divertida y sencilla pero motivadora, pienso, y que trata, junto con otros más, sobre lo que la química hace y deshace por, para y en nosotros. Y que, como ya digo, forma parte de una serie que desde la Universidad Rovira i Virgili de Tarragona animo a descubrir. Los tenéis disponibles todos ellos en esta serie o web, donde siguiendo al cachondo personaje  llamado Wolframio, nombre sugerente donde los haya para un químico (y si no recordad este otro ejemplo sinónimo cuya lectura también aconsejo), iremos viendo cómo de importante es la presencia de la Química en la vida cotidiana.

martes, 7 de febrero de 2012

Elikagaien arretze-prozesuak: Maillard eta karamelizazio-erreakzioak


Ez da lehenengo aldia blog honetan Maillard erreakzioak aipatzeko aukera duguna. Sagardotegiko menuari buruzko lan-materialak zintzilikatu genituenean, haragiaren azterketarekin batera hantxe agertzen baitziren laburki komentatuta.  
Orokorrean esan dezakegu janariaren arretze-prozesuek, non elikagaia kolore hori-marroixka hartzen hasten den, hiru jatorri ezberdin izan ditzaketela kimikaren ikuspegitik:
- Arretze entzimatikoak: fruten eta barazkien oxidazio tipikoa da, airearen eraginpean jartzen direnean gertatzen da batez ere moztuak izan ondoren. Ikus irudiko sagarra.
- Karamelizazio-erreakzioak: Azukreei beroak eragindako degradazioa da. Denok ezagutzen dugun postreetako karamelu tipikoa, budinarena esate baterako, litzateke adibide onena.
- Maillard erreakzioak: haragi erreari, txigortutako kafe aleei eta ogiari zein garagardoari ere kolore arre tipikoa ematen dizkioten prozesuak dira.
Lehenengo kategoria albo batera utzirik, beste biak dira orain interesatzen zaizkigunak, biak beroaren bitartez lortzen baitira, eta gainera elikagaiei kolorea, zaporea eta aroma ere modu positibo batean biziagotu egiten baitizkiete.
Karamelizazioa gluzidoen pirolisi moduko erreakzio bat dela esan daiteke, airearen oxigenoak zuzenki parte hartzen ez duelako bertan. Tenperatura altuak behar dira, 165 ºC-tik gorakoak, azukreen fusiotik haratago joateko. Lortutako kolorea horitik gorrira, eta arretik pasatzen, beltza izatera ere irits daiteke . Baina erreakzio bakar bat dela esan ordez asko direla esan beharko genuke, sortzen diren produktuak anitzak direlako. Prozesua nahiko konplexua da berez. Produktu horien artean azido organiko garratzak (azetikoa), eta substantzia mingotsak eta gozoak (sakarosa, maltol, esterrak...), horietariko asko hegazkorrak, eta arre koloreko polimeroak ere sortzen dira.
Maillard erreakzioak oraindik konplexuagoak dira eta aurrekoetatik diferentzia nabarmenena zera da, gluzidoez gain aminoazidoren bat behar dutela gerta daitezen.
Erreakzio hauek Louis Camille Maillard mediku frantsesak deskubritu eta deskribatu zituen XX. mendearen hasieran. Arestian komentatutako azukreen karamelizazioak baino konplexuagoak dira. Bertan azukreen C=O karbonilo taldeek zenbait aminoazidorekin (askea edo proteina baten osagaia izan daitekeena) erreakzionatzen dute beroaren laguntzaz, egitura desegonkorrak emanez, geroago ehunka azpiproduktu ezberdin bihurtuko direnak. Ondorioa da jakiaren gainazalean agertzen den kolore arrea eta zapore bizia eta aberatsagoa (haragiak, ogia, patata frijituak, kafe txigortua...), eta hori guztia aminoazidoen eraginagatik nitrogenozko eta sufrezko atomoak ere agertzen baitira sortutako molekula konplexuetan.
Maillard erreakzio horiek karamelizaziozkoak baino tenperatura baxuagoetan hasten dira gertatzen, 120 ºC inguruan. Hala ere, janaria uretan egosten prestatzen denean, tenperatura horietara iristen ez denez, Maillard erreakzioak ez dira gertatuko eta horregatik, errezeta egosiak ez dira  zartaginean oliotan frijituak edo labean eta plantxan egindakoak bezain zaporetsuak izaten.
Baina kontuz, zeren gehiegi koloreztatuz gero jaki errea, hots, belztu ate egiten badugu ogia edo haragia, edo batez ere patata frijituen kasuan, ba omen dago akrilamida bezalako substantzia toxikoak ager daitezen arriskua, eta horren ondorioz sortuko diren osasun-arazoak. Horri buruz oso interesgarriak dira, askoz ere informazio gehiago ematen dutelako, el blog del buho-ren bi sarrera zahar hauetan irakur daitezkeen kontuak.
Bukatzeko, eta oinarrizko ideiak finkatzeko, oso didaktikoa iruditzen zait Orges jaunak bere blogean ("lamargaritaseagita", esteka alboko zerrendan ere baduzu), eta berak egina, orain dela gutxi zintzilikatu duen bideoa ikustea. Nik youtube-tik ekarriko dut besterik gabe hementxe ikusteko.
   Bukatzeko, Maillard erreakzioen ezagupenean sakondu nahi duenarentzat Acribia argitaletxeko liburu honek balio dezake: Fayle, S. E.-ren "La reacción de Maillard" izenekoa. Bestela ere, sukaldaritzaren ikuspegi zientifikoa bultzatu duen Harold Mc Gee-ren-ren "La cocina y los alimentos" liburu interesgarrian gai honi buruzko oinarrizko ekarpenak aurki daitezke, nik neuk erabili ditudanak sarrera honetan.


domingo, 22 de enero de 2012

Fullerenos, nanobalones y cúpulas geodésicas



Ya en esta entrada mencionamos cómo H. Kroto y colaboradores fueron galardonados con el Nobel de Química en 1996 por el descubrimiento unos diez años antes de las curiosas moléculas llamadas fullerenos, y que no son otra cosa que moléculas cerradas compuestas únicamente de átomos de C, por tanto de fórmula Cn. Es decir, se trata de una llamativa forma alotrópica más de entre las que presenta dicho elemento, compitiendo con el grafito y el diamante,  así como los grafenos y nanotubos (que ya distinguimos en la misma entrada antes mencionada), y que vienen a demostrar todas ellas la enorme versatilidad de los átomos de C a la hora de unirse entre sí.
Uno de los primeros fullerenos encontrados, y que sirve de motivo pricipal al título que encabeza este comentario, es el C60, que se puede ver en la primera imagen de la izquierda, y que se conoce también como bucky-ball o buckminsterfullereno. Y es que responde a la forma exacta de un balón de fútbol, un icosaedro truncado, que resulta de la combinación de 12 pentágonos y 20 hexágonos regulares. Todo ello a escala atómica, nanoescala, conseguido con 60 átomos de C unidos entre sí con hibridación sp2, y que vendría a ser como un nanobalón carbonado en sus vértices a escala 100 millones de veces menor con respecto al tamaño real de un balón de fútbol. Equiparable, por el otro extremo,  a la relación de tamaños que habría entre el propio balón de fútbol y la Tierra entera.
Lo de bucky-ball o buckminsterfullereno le viene en honor al arquitecto R. Buckminster Fuller, promotor y estudioso de la cúpula geodésica en arquitectura, y que plasmó en numerosos edificios para acercarse a su ideal de eficiencia energética y sostenibilidad en el desarrollo futuro de la humanidad. Una de sus más famosas obras es la que ilustra la segunda foto superior, y que se trata del pabellón USA de la Exposición Universal de 1967 en Montreal.
En cuanto a sus posibles aplicaciones, las de los fullerenos me refiero, ahí entraríamos en el incipiente mundo de la nanotecnología, donde ya cuentan con patentes relacionadas con la llamada electrónica molecular y otras en biomedicina, donde podrían servir como transportadores de fármacos  allí donde hagan falta en el organismo, o incluso biosensores como el átomo de gadolinio que cabría perfectamente en su hueco interior y que por sus propiedades magnéticas aumenta la señal de Resonancia Magnética Nuclear para la detección de células cancerosas.
El siguiente vídeo del programa Teknopolis de la ETB nos aclara bastante, y de forma sencilla, lo que acabamos de mencionar sobre estas posibles aplicaciones.

Por último, añado el enlace a la conferencia que H. Kroto pronunció en Donostia dentro del congreso Atom by Atom que en setiembre de 2009 organizó el DIPC dentro de sus programas anuales de divulgación d ela ciencia y que nunca se lo agradeceremos bastante a Pedro Miguel Echenique.


domingo, 1 de enero de 2012

Zientziazko aldizkari digitalak




Urte berriarekin batera, eta agian pentsatuz egun hauetan denbora libre gehiago izateko aukera dugula, hona ekarriko ditut  sarean aurki daitezkeen zientziazko aldizkari digital batzuen adibideak, bere osotasunean dohain kontsulta daitezkeenak.
Hasteko ezin falta aipamen hauetan euzkaraz dugun  Elhuyar aldizkariaren altxorra, noski, non eskura ditugun urte mordoskan zehar argitaratutako ale guztiak.
Bigarrenik, Science in school plataformaren aldizkaria ere bereziki kontuan izateak merezi du. Dagoeneko bere 21. alea eskuragarri dugu.
Gazteleraz  bi adibide hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit zientziaren dibulgazio-mailan; alde batetik feelsynapsis izeneko zientziaren sare sozial barrutik ateratakoa, hona hemen ateratako aleen aurkibidea, non  azkenekoa gaur bertan labetik atera berria duten; eta bestetik, Cadizeko Unibertsitatetik Eureka izenarekin argitaratutakoa, zeinaren azkeneko alean dibertimenduzko zientziaren gaiak aurkezten zaizkigun.

Bukatzeko irakasleontzat pedagogikoki oso interesgarria izan daitekeen beste bat EduQ dugu, nagusiki katalanez datorrena, Catalunyako Kimika-Elkarteak egina da, baina ulertzeko modukoa dela iruditzen zait. Hala ere, bertan gazteleraz eta portugesez aurki daitezke artikulu batzuk.
Sarrera honen bukaera aprobetxatu nahi dut atzo bertan, 2011ko azken egunarekin batera, bukatu berria dugun Kimikako Nazioarteko Urteari agurra emateko; eta horretarako bururatu zait honako bideo hau eranstea, ospakizun horrekin propio eginda, non kimikaren garrantzia, aplikazioak eta ekarpenak azpimarratzen diren: