domingo, 1 de enero de 2012

Zientziazko aldizkari digitalak




Urte berriarekin batera, eta agian pentsatuz egun hauetan denbora libre gehiago izateko aukera dugula, hona ekarriko ditut  sarean aurki daitezkeen zientziazko aldizkari digital batzuen adibideak, bere osotasunean dohain kontsulta daitezkeenak.
Hasteko ezin falta aipamen hauetan euzkaraz dugun  Elhuyar aldizkariaren altxorra, noski, non eskura ditugun urte mordoskan zehar argitaratutako ale guztiak.
Bigarrenik, Science in school plataformaren aldizkaria ere bereziki kontuan izateak merezi du. Dagoeneko bere 21. alea eskuragarri dugu.
Gazteleraz  bi adibide hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit zientziaren dibulgazio-mailan; alde batetik feelsynapsis izeneko zientziaren sare sozial barrutik ateratakoa, hona hemen ateratako aleen aurkibidea, non  azkenekoa gaur bertan labetik atera berria duten; eta bestetik, Cadizeko Unibertsitatetik Eureka izenarekin argitaratutakoa, zeinaren azkeneko alean dibertimenduzko zientziaren gaiak aurkezten zaizkigun.

Bukatzeko irakasleontzat pedagogikoki oso interesgarria izan daitekeen beste bat EduQ dugu, nagusiki katalanez datorrena, Catalunyako Kimika-Elkarteak egina da, baina ulertzeko modukoa dela iruditzen zait. Hala ere, bertan gazteleraz eta portugesez aurki daitezke artikulu batzuk.
Sarrera honen bukaera aprobetxatu nahi dut atzo bertan, 2011ko azken egunarekin batera, bukatu berria dugun Kimikako Nazioarteko Urteari agurra emateko; eta horretarako bururatu zait honako bideo hau eranstea, ospakizun horrekin propio eginda, non kimikaren garrantzia, aplikazioak eta ekarpenak azpimarratzen diren: 

1 comentario:

  1. Eskertzen da informazio hau. Batez ere interesgarriak iruditu zaizkit Eurekako edukiak

    ResponderEliminar