domingo, 18 de marzo de 2012

Taula periodikoen taula periodikoa


Iazko sarrera honetan elementu kimikoen sailkaketa aurkezten genuen bideoen laguntzaz, non elementu bakoitzari dagozkion propietateak eta jokaera azalduak agertzen ziren modu erakargarrian Martyn Poliakoff jaunari esker. Baina oraingo honetan pixka bat haratago joanez, eta zirkuan bezala izurra izurtuz, taula periodikoen taula ikusiko dugu.
Gauza da taula periodikoaren formato klasikoak posibilitate anitzak irekitzen dituela mota guztietako klasifikazioak eman ahal izateko, baita ere kimikarekin zerikusirik ez dutenak. Eta horregatik norbaiti bururatu zaio, friki honi hain zuzen ere, taula bat egitea non lauki bakoitzean horietako taula periodiko bat azaltzen den. Taula kimikoak eta bestelakoak nahastuta ditu.
Taula bitxi hori goiko argazkian ikusten dena da, eta hemendik ireki dezakezu. Lauki bakoitzeko beheko partean datorren gezitxoa sakatuz kontsultak egin ditzakezu. Zoom-arekin jokatuz bilaketak errezagoak egin daitezke eta mota guztietakoak aurki daitezke, hala nola ardoen taula edota "beeriodic table" deitutakoa, ez da falta sexu-taula edo bitxikeria moduan Kansaseko kreazionisten taula periodikoa ere badator barne.
Baina baldin badago webgune bat non benetan taula periodikoak biltzen diren, batez ere kimikoak baina baita gainontzeko guztiak ere, hori da Chemogenesis izenekoa. Hor bai dauzkazula denborapasan ibiltzeko aukerak.
Bukatzeko musika pixka bat jarriko dugu, hona hemen Rockaren taula "jatorrizko bertsioan":