lunes, 30 de abril de 2012

Esperimentu erakargarrien bila
















Nik uste irakaskuntzan gabiltzanoi, ertainetan behinik behin, erakargarriak izan daitezkeen esperientziak aurkitzea, edota diseinatzea, eta egitea gustatu eta komeni zaigula zientziaren hari praktikoa ez galtzeko behintzat. Horregatik, sarrera honetan bizpahiru webgune eta beste errekurtsoren bat komentantu  eta aurkeztu nahi ditut.
Hasteko Sergio Paredes irakaslearen bloga. Bertan fisika eta kimikako esperimentu dezente aurki daitezke beti ongi azalduta, beste ekarpen gehiagoren artean. Etxean eta laborategian egin daitezkeenak bereizten ditu, eta fisikakoak zein kimikakoak direnak ere bai.  Bere You Tubeko bideo-kanalean 125 bideo ditu igota proposatzen dituen esperimentuekin. Adibide bat jartzearren hauxe aukeratu dut kimikaren ikuspegi dibertigarria erakusten duelako:



Beste aukera bat SteveSpanglerScience proiektua da, esperimentu errazak proposatzen dituena. Hala ere, toki berean  bloga, denda eta You Tubeko kanala ere aurki daitezke, azken horrek 418 bideo esperimental bilduta dituena. Nahiko "amerikanoa" dena baina erabilgarria. Berak esaten duenez: proposatzen den jardun bakoitzean zientzia-esperimentu bat, kontzeptu bat, proiektu txiki bat edo efenomeno jakin bat lantzen da eta “mikroskopioaren” azpian jartzen dira ikasteko nola eta zergatik garrantzitsuak diren gure eguneroko bizitzan.  Egiteko errazak diren aktibitateak dira, deigarriak eta bitxiak askotan, eta etxeko gauza eta produktu arruntekin egin daitezkeenak.  Beraz, etxeko “laborategian” mundu errealeko fenomenoak aztertzeko aukera ematen dute, eta zer gertatzen den ikusten duenari txundituta uzteaz gain, motibatzaileak dira zientziarekiko grina pizten dutelako.
Bukatzeko, antzeko proposamenak aurki daitezke testu honetan "Experimentos con productos de supermecado" non etxe azpiko supermerkatuan eros daitezkeen produktu arruntekin egin daitezkeen esperientziak deskribatzen diren.