miércoles, 22 de junio de 2011

Kimikako irakasleen azken adierazpena // Último comunicado de los profes

Sarrera labur honekin bakarrik adierazi nahi dut atzo, asteartea, kimikako irakasleok, Usandizagan berriro bildu ondoren, hitzartu genuen adierazpenak zer dioen pentsatzen duguna aldarrikatzeko. Ez gara batere konforme gelditu gertatu denarekin eta EHUk erabakitakoarekin auzi honen inguruan; eta hala adierazi nahi dugu, batez ere arduradunen aurrean. Behean daukazu komunikatuaren esteka
Solo decir que el motivo de esta última breve entrada es hacer llegar también por aquí el contenido del último comunicado que ayer mismo, martes, acordamos los profesores de química nuevamente reunidos en Usandizaga, porque no nos hemos quedado nada satisfechos con lo acontecido y mucho menos con las decisones tomadas a día de hoy por los responsables de la UPV. A continuación tienes el enlace al comunicado.
Kimikako irakasleen azken komunikatua // Último comunicado de los profes

jueves, 16 de junio de 2011

Eta selektibitateko noten ondoren, zer?

Ikasleengan pentsatuz, nik uste bakoitzak baloratu behar duela orain, nota jakin ondoren,  zein den bere egoera pertsonala. Orokorrean dokumentu honetan aztertzen dira zein diren erreklamazioak egiteko mekanismoak.
Eta hor, bi alderdi bereiztu behar dira:
 Alde batetik notarekin ados ez dagoena. Horren aurrean bigarren zuzenketa bat eskatzeko eskubidea duzu, eta zure hautraprobetako tribunalaren aurrean pertsonalki egin beharko duzu eskaera. Baina, noski, badakigu deskontentuaren arrazoi nagusia, kasu gehienetan behintzat, ez dela oinarritzen zuzenketa desegokian baizik eta kimikako azterketa maltzur horrek ekarri dituen ondorioetan, eta hori, ziurrena, ez du konponduko zuzenketa berri batek.  Beraz, ondo neurtu beharko duzu aukera hori komeni zaizun ala ez nota zertxobait hobetzeko; zaila da, baina…
Bestalde, erreklamazio orokorrak daude, tamalez hauek ez dute nota igoko, baina gutxienez, “que no nos quiten el derecho al pataleo”. Guk irakasleok bide honetatik goaz eta jarraitzen dugu, ikastetxe bakoitza bere aldetik, eta denok komunean bestetik, horren adierazle Zarautzeko Rafa Muñoak bere blogean hartu duen lana, baita ere el profesorjano de marianistas. Bietan jarraitu daiteke zer nolako berriak eta mugimenduak dauden, batez ere kimikako irakaslegoaren partetik.
Eta zuei, ikasleok, bide hori ez baztertzea eskatuko nizueke. Zenbat eta protesta gehiago bildu, orduan eta nabariagoa izango da EHUren eta errudunen babes-falta eta neurriak hartzearen beharra. Protesta moduko erreklamazio hauek bidera daitezke batez ere EHU/UPVko Ikasleen Elkartera bidaliz, posta elektronikoz helbide hauetako batera:
1.   medikuntzakoikasleak@gmail.com 
Nik testu hau proposatzen dut: euskaraz // en castellano
Bestela, goian jarri dudan lehenengo estekan eta hemen ("reclamaciones" atalean) askoz ere testu-proposamen gehiago aurki daitezke.
Zorte on.

lunes, 13 de junio de 2011

Selektibitateko azterketaren auziaz // Examen de química: estado de la cuestión


Honez gero jakingo duzuenez EHU-k bere erabakia hartu du. Eta, agian espero zitekeenez, tamalez, huts egin dute zeharo, nire ustetan. Agerikoena bakarrik onartu dute; hau da, euskarazko testuaren hankasartze onartezina eta izkutaezina. Baina horri gaineratu egiten zaizkion beste kexa guztien aurrean ez ikusiarena egin dute. Salatzeko moduko azterketa-eredu jakin bat auzian dago, eta aurrerantzean horrelakorik errepika ez dadin neurriak hartu beharko dira, erantzun egokirik ez badute ematen unibertsitatetik. Oraingoz, horrela geratzen bada aurtengoa, kaltetuenak ikasleok izango dira, noski.
Como ya sabréis la UPV ha tomado su decisión acerca del asunto del examen de química de selectividad. Y, como por desgracia quizá se podía esperar, nos ha defraudado totalmente. Solo reconocen lo más evidente, el enorme fallo cometido en la traducción al euskara; claro, era tan impresentable que no les quedaba otra, pero pasan de rositas por el resto de quejas formuladas, las que en definitiva hacían alusión a un modelo de examen inaceptable que no se corresponde con lo que debería ser. Pensamos el colectivo de profesores que la cosa no puede quedar así, y que habrá que dejar bien clarito que no estamos dispuestos a seguir en esta dinámica. Pero de momento los únicos grandes perjudicados son/sois los alumnos que habéis sufrido el examen.

EHUko weborrian iadanik azterketak daude ikusgai, kimikakoa barne, eta oh! surprise, surprise! euskarazkoaren akatsa (B-P.2n)zuzenduta agertzen da.
Ya están disponibles los exámenes en la web de la UPV, solo que el de química viene con una pequeña variación porque por arte de birlibirloque el imperdonable fallo en euskara de B-P.2 ya no aparece.

Sarrera hau egitea erabaki dut gaur bertan sortu diren erreakzio batzuk agerrarazteko. Beherago dauzkazue estekak dokumentuak kontsultatzeko.
He decido hacer esta entrada para que se puedan consultar las últimas reacciones habidas hoy mismo. Aquí tenéis los enlaces para consultarlas.

Kimikako irakasleon iritzia // Acuerdo profesores de química

Aurrekoa eta gehiago hemen  / Todo lo anterior y más actualidad sobre el tema Rafa Muñoaren blogean

Por ejemplo ahí puedes leer entera la nota de prensa de la Facultad de Química de San Sebastián que no tiene desperdicio.

Bukatzeko, EHUko Ikasleen Kontseiluaren bitartez bidera dezakezu zure erreklamazio partikularra helbide elektroniko honetara bidaliz: Aratz Castro EHUko Ikasleen Kontseiluaren presidenteari:
acastro017@ikasle.ehu.es ; edo baita ere Unibertsitatera Sartzeko Proben arduradunari: acceso@ehu.es
Institutuan ere eskura dituzu.
Para acabar tienes la posibilidad de dirigir tu reclamación particular a través del Consejo de Estudiantes de la UPV dirigiéndola a Aratz Castro, presidente del Consejo de estudiantes de la UPV: acastro017@ikasle.ehu.es ;          o también a Julián Aguirre, responsable de las Pruebas de Acceso de la UPV: acceso@ehu.es
En el insti están también todo estos formatos de reclamación a tu disposición.

viernes, 10 de junio de 2011

Bad exam

Uufff!! ostirala, erlaxatzeko garaia, Uuuufff!!!. Zer esanik ez selektibitateko azterketaren ondoren. Ah! zer nolako ametsgaiztoa!  2011ko kimikako selektibitate-azterketak muga guztiak gainditu ditu. Berriro, aurten ere, arazoak. Beti berdin, joee!!! nahikoa dugu, ezta? Oraintxe bukatu dut institututik aurkeztuko dugun erreklamazioa. Enfin! ea zer gertatzen den.
Beno, horixe ba! ni ez nagoela kimikaz teorizatzeko orain. Eta zuek? Beraz, gaur gauza arinen bat, besterik ez.
Lady Gagaren parodia hasteko, "bad project" kantatzen; bad exam exango nuke nik.



Eta orain lagunekin, tabernan solasean, joku batzuk egiteko aukera.
Richard Wiseman hau benetan tipo interesgarria da, bere blogean, batez ere psikologiazko eta pertzepziozko bitxikeriak aurki daitezke. Pista jarraitu beharko diogu.

miércoles, 1 de junio de 2011

Kimiolumineszentzia: “odolezko lanpara”


Norbaitek krimen odoltsu bat egiten duenean, odolak uzten dituen arrastoak oso zailak dira guztiz garbitzeko. Odolaren aztarnak ikustezinak izan daitezke begi-bistan , baina kriminalak ahalegin guztiak eginda ere, litekeena da arrasto horiek hortxe irautea. Eta froga horiek agerrarazteko nahikoa da luminolezko disoluzio bat erabiltzea. Horixe baita, azken finean poliziako detektibeen metodoa odola detektatzeko.
Luminola ur oxigenatuaren (=hidrogeno peroxidoaren) eraginez oxidatzen denean erreakzio exotermikoa ematen du, energia askatzen duena alegia; baina beroa askatu ordez argi ikuskorra ematen du, urdin-berdexka kolorekoa, hain zuzen ere. Erreakzio kimiko baten ondorioz argia igortzen denean, fenomenoari kimiolumineszentzia deritzo. Luminolaren oxidazioarekin molekula energetikoki kitzikatuak sortzen dira eta molekulen soberako energia hori argi ikuskorreko fotoi baten modura askatua da.

Luminola eta hidrogeno peroxidoa konbinatzen direnean, erreakzio-abiadura nahiko motela da. Baina, zorionez, burdinaren presentziak azkartu, hau da, katalizatu egiten du erreakzio hori; eta krimenen ikertzaileen mesederako, odolaren hemoglobina burdina duen proteina bat da.
Antzeko fenomeno kimiolumineszentea da (biolumiszentea dela esan genezake kasu honetan) ipurtargiek erabiltzen dutena, luziferina izeneko substantziaz eta luziferasa entzimaz baliaturik, argia lortzeko. Baita ere abentura-kiroletako dendetan saltzen dituzten argi-hoditxoena.
Eta luminolarekin jokatuz Mike Thompson diseinatzaileak orain dela urte pare bat odolezko lampara friki bat, sadiko samarra ere esango nuke nik, asmatu zuen nolabait aurrezte energetikoaz kontzientziatzeko. Bere mezua zen argia piztu egiten dugun bakoitzean odoletan hasiko bagina beste modu batean jokatuko genukeela energiarekin. Hemen duzu bere “Blood lamp” hori: