Honez gero, nik uste zer esanik ez dagoela, zientziarekiko grina eta zaletasuna sentitzen dugunontzat behinik behin, kimikaren presentzia eta eragina nabarmena dela bizitzaren arlo gehienetan, esate baterako gure sukaldeetan egunero egiten ditugun gauzetan. Hori aprobetxatuz, orain dela urte pare bat gure institutuan (IES Lasarte-Usurbil BHI) Laborategi-Tekniketako irakasgaian zeuden ikasleekin, eta hilabete pare batean zehar, gure artean hain ezaguna den "sagardotegiko menua" aitzakiatzat hartu genuen kimika modu praktiko eta erakargarriago batean lan egiteko asmoz. Hona hemen landu genituen edukiak zeintzuk eta nolakoak izan ziren erakusteko zati bat. On egin!
sagardotegiko menua
No hay comentarios:
Publicar un comentario