martes, 21 de diciembre de 2010

Irrikaren lehiaketa

Seguruena Irrika aldizkaria gogoratuko duzu, institututik pasatu bazara azken bi urte hauetan behintzat, orain dela gutxi arte aleak paperezko edizioan ere ateratzen zituelako eta ikasgeletatik banatu egiten zelako. Orain, berriz, formatu digitalean bakarrik eskura dezakegu webgune hau bisitatuz. Nahi izanez gero se puede leer en castellano, baina also in english ere. Zientziazko gaiak hartzen ditu aztergai beti diseinu erakargarriak eta eduki interesgarriak direla medio.
Begiradatxo bat bota diezaiokezu nahi duzunean; baina gutxienez, besterik ez bada, parte har dezakezu proposatzen duten lehiaketa sinple honetan. Kontua zera da, ikusmen-zorroztasuna edo irudimena pixka bat lantzea desitxuratutako argazki baten edo ongi ikusten ez den zerbaiten identifikazioa eginez. Animo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario