Oparien paperezko bilduki koloretsuak, gabonetako zuhaitz berdea eta haren apaingarri zilarreztatuak eta urreztatuak, elurraren zuria, Bizar zuriaren jantzi gorriak...Nahita edo nahi gabe, baina badira kolore jakin batzuk gabonekin lotzen ditugunak. Agian, horregatik orain, egun hauetan, aukera egokia izan dezakegu koloreen zientzia ikasteko eta ikertzeko.
Adibidez, saia zaitezke honelako esperimentu batean zera ikusten: hiru ehun-mota ezberdinen laginak nahastuta dituen koloratzaile ezberdinetako bainu batean sartuz, ikus dezakezu nola bakoitzak bukatzen duen modu ezberdin batean tintatuta, horrela ikusiz materiale bakoitzak, izaera molekularraren arabera, elkarreragin ezberdinak ematen dituela koloratzaile ezberdinekin.
Ikus dezakezu nola egin daitekeen ingelesez dagoen webgune honetan
Eta koloreen inguruan bitxikeri gehiago ikertu ata jakin nahi baldin badituzu, hemen daukazu aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario