Hauek dira gaur egun garrantzi handia duten erreakzio nuklearrak, eta etorkizunean, agian, oraindik gehiago. Oinarrizkoak dira ulertzeko gure gizarte teknologikoan dagoeneko erabiltzen ari garen energia-iturri batzuk eta etor daitezkeen beste batzuk. Arma-industrian ere ezin ukatu badutela zer esanik, begiratu besterik ez da behar H bonbaren oinarria. Bestalde, gure planeta berotzeko, argitzeko eta energiaz hornitzeko hain beharrezkoa dugun eguzki horren, zein zeruko izar guztien funtzionamenduaren azalpenerako mamia ematen digute. Hala ere, gure programazio didaktikoetan, askotan, ez dute hartzen beharko luketen espazioa, eta horregatik, agian, geratzen dira pixka bat behar bezala tratatu gabe, eta ondorioz, okerrago oraindik, behar bezala ulertu gabe.
Hitz guxitan hobeto ulertu nahi baduzu bien arteko antzekotasunak eta diferentziak zein diren, honako bideo motz hau ikustea aholkatu egiten dizut:
ondoo daooo bideoo laburrakk bainaa dena esplikatzn dizuu. aupa mikel!
ResponderEliminar