miércoles, 2 de febrero de 2011

Danger! Dihidrogeno monoxidoa

Nahiko ezaguna da (DHMO) DiHidrogeno MonOxido izenarekin ezagutzen den substantzia kimikoak sorrarazten dituen arazoen historia. Agian, honez gero, jakingo duzu zertaz doan, baina, badaezpada ere, gogorazten dizut nik uste merezi duelako.
Hona hemen substantzia horri detektatu zaizkion arriskuen eta arazoen zerrenda:
• Euri azidoaren osagai nagusia da eta berotegi-efektuaren eragileetako bat da.
• Haren lurrinek oso erredura larriak eragin ditzakete.
• Paisaiaren eta lurzoruen higadurari izugarri laguntzen dio.
• Oso ondorio larriak, heriotzaraino iristen, sor ditzake kontrolik gabe irensten bada
• Korrosioa eta oxidazioa azkartzen du.
• Minbizi terminala duten pazieenteen tumoreetan aurkitua izan da.

Eta hala eta guztiz ere, hori guztia jakinda, DHMO hori erabiltzen jarraitzen da, eta asko gainera, esate baterako:
• Zentral nuklearretan.
• Zenbait prozesu industrialetan hozgarri edota disolbatazaile moduan.
• Animaliekin egindako ikerketa krudel batzuetan.
• Pestiziden barreiapenean. Non objektuei garbiketa batzuk eginda ere oraindik detekta daitekeen haren presentzia.
• Kirolariek ere dezente erabiltzen dute errendimendua hobetu nahian.

Zer deritzozu? Ez al zaizu iruditzen neurriren bat hartzea komenigarria litzatekeela substantzia arriskutsu horren aurka?

Hori guztia ez bazenekien edo guztiz ezezaguna baldin bazenuen DHMO edo dihidrogeno monoxido hori , jakin ezazu madarikazio kimiko hori (H2O) urarena dela. Bai, ura besterik ez, hori bai, izen “itsusiago” edo “toxikoago” batekin izendatua, benetako mehatxu kimiko baten itxura har dezan . Eta goian esandako guztia, ongi pentsatzen baduzu, egia bene-benetakoa eta berdaderoa da. Beraz, errealitatearen alde bat, kasu honetan negatiboa bakarrik, besterik gabe aurkezten denean, hori ere manipulazio interesatua izan daiteke; hots, egia baten erdia erdi gezurra dela esan daiteke.
Noski hau guztia nahita izan da asmatua eta proposatua. Dirudienez (begiratu wikipedian) orain dela hogei urte inguru zabaldu zen lehenengo aldiz zientziaren inguruko ezjakintasunak eta beldurrak azalerarazteko eta oso famatua egin zen 14 urteko ikasle amerikano bati bururatu zitzaionean sinadura-bilketa bati ekitea DHMO horren, edo uraren, erabilpenaren debekua eskatzeko, zeinen sineskorrak izan gaitezkeen frogatzeko. Harrezkero, interneti esker, izugarri zabaldu da kontua munduan zehar.
Hemen duzu ongi asmatutako txantxa kimiko honi dedikatutako webgune oso bat, eta gazteleraz informazio zehatzagoa nahi baduzu, hemen ere irakur dezakezu zehazkizun interesgarri eta parregarri gehiago.

2 comentarios:

  1. oso ondo kimikel, azterketa egin gabe asteazkenean azterketa ostegunean izanda, baina bazpada ere, bloga berritu. oso ondo.

    ResponderEliminar
  2. nik normalean egunero edaten dut DHMO-a eta bizirik nago!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!agur MIKEL!

    ResponderEliminar