viernes, 11 de febrero de 2011

Zientziaren amarauna


Herri baten garapen zientifikoaren maila neurtzeko ohiko irizpide arruntenetakoa zientziazko aldizkarietan (horien artean ezagunenak: "Science" ; "Nature" ; "TheLancet" ... ) zenbat artikulu argitaratzen diren eta horiei gero zenbat aipamen egiten zaizkien zenbatzea da. Beno, bada, goiko irudi bitxi horretan artikulu zientifiko bat herrialde ezberdinetako bi egilek edo ikertzailek elkarrekin idatzi duten bakoitzean, hiri horien arteko harremana lerroen bidez irudikatu dute. Lerro horien distira bi hiri horien arteko lankidetza-kopuruaren eta distantziaren araberakoa da.
Irudiaren lerroen dentsitatea aztertuz garbi samar geratzen da non pratikatzen den zientzia gehiago edo, ziurrena, non dagoen ikerkuntza zientifiko aurreratuagoa munduan zehar. Ezustekorik ez, ezta?
Berria, irudia eta guzti, toki dezentetan agertu da azken egunotan baina nik zientzia.net -etik hartu dut
Bertan sartzen bazara, goiko irudiaren kalitatea edo bereizmen-maila oso ona ez denez, aukera duzu zooma hurbiltzeko eta nahi dituzun zehazkizun guztiak handiagotuta ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario