miércoles, 1 de junio de 2011

Kimiolumineszentzia: “odolezko lanpara”


Norbaitek krimen odoltsu bat egiten duenean, odolak uzten dituen arrastoak oso zailak dira guztiz garbitzeko. Odolaren aztarnak ikustezinak izan daitezke begi-bistan , baina kriminalak ahalegin guztiak eginda ere, litekeena da arrasto horiek hortxe irautea. Eta froga horiek agerrarazteko nahikoa da luminolezko disoluzio bat erabiltzea. Horixe baita, azken finean poliziako detektibeen metodoa odola detektatzeko.
Luminola ur oxigenatuaren (=hidrogeno peroxidoaren) eraginez oxidatzen denean erreakzio exotermikoa ematen du, energia askatzen duena alegia; baina beroa askatu ordez argi ikuskorra ematen du, urdin-berdexka kolorekoa, hain zuzen ere. Erreakzio kimiko baten ondorioz argia igortzen denean, fenomenoari kimiolumineszentzia deritzo. Luminolaren oxidazioarekin molekula energetikoki kitzikatuak sortzen dira eta molekulen soberako energia hori argi ikuskorreko fotoi baten modura askatua da.

Luminola eta hidrogeno peroxidoa konbinatzen direnean, erreakzio-abiadura nahiko motela da. Baina, zorionez, burdinaren presentziak azkartu, hau da, katalizatu egiten du erreakzio hori; eta krimenen ikertzaileen mesederako, odolaren hemoglobina burdina duen proteina bat da.
Antzeko fenomeno kimiolumineszentea da (biolumiszentea dela esan genezake kasu honetan) ipurtargiek erabiltzen dutena, luziferina izeneko substantziaz eta luziferasa entzimaz baliaturik, argia lortzeko. Baita ere abentura-kiroletako dendetan saltzen dituzten argi-hoditxoena.
Eta luminolarekin jokatuz Mike Thompson diseinatzaileak orain dela urte pare bat odolezko lampara friki bat, sadiko samarra ere esango nuke nik, asmatu zuen nolabait aurrezte energetikoaz kontzientziatzeko. Bere mezua zen argia piztu egiten dugun bakoitzean odoletan hasiko bagina beste modu batean jokatuko genukeela energiarekin. Hemen duzu bere “Blood lamp” hori:

1 comentario:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar