jueves, 16 de junio de 2011

Eta selektibitateko noten ondoren, zer?

Ikasleengan pentsatuz, nik uste bakoitzak baloratu behar duela orain, nota jakin ondoren,  zein den bere egoera pertsonala. Orokorrean dokumentu honetan aztertzen dira zein diren erreklamazioak egiteko mekanismoak.
Eta hor, bi alderdi bereiztu behar dira:
 Alde batetik notarekin ados ez dagoena. Horren aurrean bigarren zuzenketa bat eskatzeko eskubidea duzu, eta zure hautraprobetako tribunalaren aurrean pertsonalki egin beharko duzu eskaera. Baina, noski, badakigu deskontentuaren arrazoi nagusia, kasu gehienetan behintzat, ez dela oinarritzen zuzenketa desegokian baizik eta kimikako azterketa maltzur horrek ekarri dituen ondorioetan, eta hori, ziurrena, ez du konponduko zuzenketa berri batek.  Beraz, ondo neurtu beharko duzu aukera hori komeni zaizun ala ez nota zertxobait hobetzeko; zaila da, baina…
Bestalde, erreklamazio orokorrak daude, tamalez hauek ez dute nota igoko, baina gutxienez, “que no nos quiten el derecho al pataleo”. Guk irakasleok bide honetatik goaz eta jarraitzen dugu, ikastetxe bakoitza bere aldetik, eta denok komunean bestetik, horren adierazle Zarautzeko Rafa Muñoak bere blogean hartu duen lana, baita ere el profesorjano de marianistas. Bietan jarraitu daiteke zer nolako berriak eta mugimenduak dauden, batez ere kimikako irakaslegoaren partetik.
Eta zuei, ikasleok, bide hori ez baztertzea eskatuko nizueke. Zenbat eta protesta gehiago bildu, orduan eta nabariagoa izango da EHUren eta errudunen babes-falta eta neurriak hartzearen beharra. Protesta moduko erreklamazio hauek bidera daitezke batez ere EHU/UPVko Ikasleen Elkartera bidaliz, posta elektronikoz helbide hauetako batera:
1.   medikuntzakoikasleak@gmail.com 
Nik testu hau proposatzen dut: euskaraz // en castellano
Bestela, goian jarri dudan lehenengo estekan eta hemen ("reclamaciones" atalean) askoz ere testu-proposamen gehiago aurki daitezke.
Zorte on.

1 comentario:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar