domingo, 27 de marzo de 2011

Mentos & Coca Cola


Ziurrena denok ezagutuko duzue bitxikeri hau, orain dela bi edo hiru urte interneten oso zabalduak izan zirelako efektu ikusgarri honetan oinarritzen ziren esperientziak; youtuben bereziki, milaka bideo aurki daitezke oraindik honen inguruan, eta horien artean, hemen doakizue agian famatuena, ikusi besterik ez da egin behar dagoeneko 13.000.000 aldiz baino gehiago ikusia izan dela; izugarri arrakastatsua, benetan, bideotxoa:



Hor agertzen diren bi tipo horiek negozio eta guzti muntatu zuten, “mentos” etxeari publizitatea egiten eta munduan zehar ibili dira espektakuluak eskeintzen. Oraindik mantentzen dute beraien webgune hau, non ikus daitezkeen bideo gehiago eta erokeri dibertigarriak egiteko instrukzioak.
Hain famatua egin zen kontua non Discovery Channel telebistako “cazadores de mitos” telesaioan ere fenomenoa aztertu baitzuten orain dela urte batzuk. Beraz, ni pixka bat atzeratuta nabil gai honekin, baina behin baino gehiagotan gure klaseetan gaia agertu denez, bukaeran erabaki dut sarreratxo bat egitea azalpen batzuk emateko. Eta azalpen gehienak "el blog de buho"-ri sarrera honetan zor dizkiot.
Laburbiltzen,” mentos” gozokien gainazal latzak alde batetik, eta haien konposizioan sartzen diren goma arabiarrak eta gelatinak bestetik, laguntzen dute “Coca cola”-k disolbatuta daraman CO2 karbono dioxidoa burbuiletan biltzen, nukleazioa deitzen zaio fenomeno honi fisikan, eta burbuilen eratze azkar eta askapenarekin batera likidoaren fluxu zurrunbilotsua kanporantz. Agian bestelako soda edo edari gaseosoekin ere gerta daiteke fenomeno bitxi hau , baina badirudi “Coke diet” edo “Coca Cola Zero” izenekoekin asko areagotzen dela, eta arrazoia da azukrearen ordez aspartamo izeneko edulkoratzailea daramatela hauek, zeinak Coca Cola guztiek duten azido bentzoiko azidifikatzaile edo kontserbatzailerakin batera asko jaisten baitute likidoaren gainazal-tentsioa eta ondorioz CO2-ren lurrunketa gertatzeko erraztasuna. Hori guztia baieztatzeko ikus dezakezu Discovery-ko telesaiaoaren bideo motz hau:



Discovery-n frogatu zutenez ez omen dago arrisku handia urdailean lesioak pairatzeko mentos & Coca Cola nahastea gure gorputz barruan egiten badugu, nahiko malguak direlako haren paretak, baina, hala ere, nik ez nuke saikera hori egingo badaezpada.
Bide batez, eta kasualitate hutsa da,el búhok gaur bertan egin berri duen bere blogaren azken sarreran  berriro hartu du Coca Cola aztergai.
Bukatzeko hemen uzten dizut hasieran komentatu dugun bikote sinpatiko horren beste bideo ero bat.

1 comentario:

  1. - ¿Qué dice un CH3 que está sobre un puente?
    - Metilo, o no metilo...

    Si quieres ser más positivo... ¡pierde un electrón!

    ResponderEliminar