Denok ibili gara noizbait Elementuen Taula Periodikoan elementu batzuk (gutxi batzuk, asko edo agian denak) ikasi nahian, taldeetan gora eta behera eta periodoetan alde batera edo bestera.
Ez dugu ahaztu behar Mendeleiev-i zor diogun sailkaketa horrek erraztu egiten digula elementu kimikoak ikastea eta gogoratzea, antzeko propietateak dituztenak taldekatu egiten dituelako. Baina, hala ere, elementu gehienak gure eguneroko esperientzian arrotz samarrak direnez, propietate periodiko horiek, eta elementuen itxura bera ere, ezezagunak egiten zaizkigu.
Beno, hemen duzu Taula Periodiko bitxi bat hori konpon dezakeena, neurri batean behintzat. Elementu bakoitzarekin bideo bat dator itsatsita haren deskripzioa egiteko. Bertan nolakoa den ikus dezakegu eta zer nolako propietate bitxiak dagozkion ere bai.
Benetan, bitxikeri eta esperimentu asko ikus daitezke, baina bat aipatzearren, helioaren bideoan (ikus 3:25etik aurrera) nahiko famatua egiten ari den bere propietate bat ikus daiteke.
Jakingo duzunez gas noble hori inertea da eta oso arina, airea baino zazpi aldiz arinagoa, eta horregatik puxikak puzteko erabiltzen da. Hori aprobetxatuz, puxika bat irekiz barruko helioa irentsi egiten baduzu ikusiko duzu nola aldatzen zaizun ahotsa hitz egiterakoan, dentsitate baxuagoko ingurune horretan ahots-kordek frekuentzia altuago batekin bibratzen dutelako eta soinuaren abiadura ere abiadura ezberdin batekin hedatzen delako, ondorioz, Donald ahatearen ahotsaren antzekoa emanez. Efektua barregarria da eta dozenaka bideo daude youtuben horren inguruan, "hormigueroarena" eta "Flo"-rena "Tonterias las Justas"-en barne. Azkeneko hau jarriko dugu hemen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario