martes, 11 de octubre de 2011

2011ko Nobel sariak (Fisika eta Kimika)

FISIKA: UNIBERTSOAREN HEDAPEN AZELERATUA                    KIMIKA: KUASIKRISTALAK
Aldarrikatu zirenetik astebete pasa bada ere, komenta ditzagun modu laburrean aurtengo Nobel sarien nondik norakoak.
Lehendabizi Fisikakoa izan zen iragarria. Irabazleak Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess, hirurok amerikarrak eta nahiko gazteak ohi denerako. Urrutiko supernobak aztertuz Unibertsoaren hedapen azeleratuaren aurkikuntzagatik izan dira sarituak. Horren guztiaren justifikazioa Unibertsoa ia bere osotasunean betetzen duen materia eta energia ilunarekin erlazionatzen da, gaur egun oraindik zer  den ondo jakiten ez dena.
Hona hemen dibulgaziozko bideo bat kontzeptu "ilun" horiek pixka bat argitzeko:



 Hurrengo egunean, hilaren bostean, Dan Shechtman israeldarrari eman zioten Kimikakoa kuasikristalen aurkikuntzagatik. Egoera solidoa azaltzeko kristal-sarearen eredu ezaguna dugu, zeinaren arabera kristalak sortzen baitira oinarrizko unitatea behin eta berriro errepikatuz ordena geometriko eta simetriko perfektu bati jarraituz, eta ikuspegi hori aldarazi egin zuen aurkikuntza horrek. 1982. urtean  mikroskopio elektronikoaren bidez ikusi ahal izan zuen solidoen egituratze berri hori, non ez diren errepikatzen periodikoki unitate berdinak, baizik eta, dekorazio arabiarrean tipikoak diren mosaikoen modura, kristalen ordena lortzen da barne-periodizitaterik gabe (Ikus sarrera honen hasierako irudia eskuinean: Roger Penrose-ren mosaiko baten adibidea, bitxikeri matematikoa zena benetako solidoetan, kuasikristaletan, aurkitua).
Kuasikristalak nahiko arruntak dira zenbait aleaziotan eta bereziki gogorrak izaten dira baina eroale onak izan gabe, deformazioaren aurkako erresistentzia handia agertzen dute gainera, eta horregatik, babes-estaldurak egiteko erabiltzen hasiak dira.
Bideo honetan Poliakoff jaunak, Taula Periodikoaren bideoen egilea alegia, Nobel saridun honen azalpenak ematen dizkigu ingelesez:

No hay comentarios:

Publicar un comentario