miércoles, 11 de mayo de 2011

Hagina: naturaren bi aldeak




Hagin zuhaitza ( “taxus baccata” edo tejo gazteleraz) betidanik izan da entzutetsua gure artean, behinik behin hemen, Gipuzkoan, non lurraldearen armarrian agertzen diren hiru zuhaitzak haginak diren.

Konifera honen egurra oso gogorra da eta horregatik preziatua ebanisterian. Hala ere, urria denez, babestuta dago. Ematen dituen baia gorriak jangarriak omen dira; baina, bestela, oso pozoitsua da bere beste atal guztietan (enborra, hostoak…) taxina izeneko alkaloide toxiko (=toxina) bat duelako, minutu gutxitan heriotza eragin dezakeena irensten bada. Hortik datorkio bere ospearen eta alde mitikoaren arrazoi nagusietako bat, badirudielako erromatarren garaian orduko euskaldunak: baskoiak eta inguruko tribuak, kantabriarrak eta herri zeltarrak bezala ere, propietate hori aprobetxatzen baitzuten haien buruaz beste egiteko erromatarren eskuetan erori baino lehen. Hori omen da elezaharrek kontatzen dutena behintzat.
Beraz, agerian geratzen da adibide sinple honekin naturala izateak ez duela ziurtatzen osasunerako mesedegarria izan behar duenik, gaur egungo publizitatean eta mezu pseudoekologikoetan hainbestetan nagusitzen den kimifobia injustifikatuak saldu nahi duen moduan; aitzitik, naturan, substantzia sintetikoen artean bezala, denetik aurki daiteke, ona eta txarra, osansutsua eta arriskutsua, eta behin baino gehiagotan esan dugunez, bi alderdi horien arteko muga dosi-arazo bat besterik ez da.
Haginaren bi aldeak nabarmentzeko, bikoiztasun negatiboa eta positiboa alegia, edo naturaren “yin eta yang” esan genezake ikuspegi erdimistiko orientalista batekin, txanponaren beste aldea badugu ere; orain dela berrogei urte inguru EE BB-etan taxol izeneko minbizikontrako printzipio eraginkorra aurkitu zutelako pazifikoko hagin mota baten enborraren azalean. Arazoa zen persona gaixo bati tratamendua eman ahal izateko bi edo hiru hagin moztu eta bota behar zirela, eta horrela, zuhaitz hauen espeziea arriskuan jartzen zen. Soluzioa etorri zen orain dela hogei urte baino gutxiago, laborategian sintetizatu ahal izan zenean haginetan aurkitzen den molekula konplexu hori.

Gehiago jakiteko bi esteka hauek proposatzen dizkizut:
el blog del búho
American Chemical Society

No hay comentarios:

Publicar un comentario