Gizon honek irrika handiz aspalditik ekin zion, batez ere erretiratu zenetik (mago moduan aritzen zuen ikuskizun zoragarriak eskeintzen), pseudozientziaren eta fenomeno parapsikologikoen inguruan mugitzen diren enganatzaile guztien aurkako borrokari, haien iruzurrak agerian utzirik. Horrela, zientziaren seriotasuna eta metodoa defendatu nahian, astrologoek eta petrikilo erdimistikoek, homeopatiak eta zenbait medikuntza alternatibok, hala nola parapsikologia bezalako sasizientziek atzean duten faltsukeria nabarmendu du. Bere izena daraman fundazio bat ere sortu du borroka horretan lan egiteko, eta haren bitartez, milioi bat dolar eskaintzen du naturaz gaindiko ahalmenak dituen edozeini gai baldin bada gaitasun horiek zientifikoki demostratzeko.
Hona hemen bere bideo zahar bat (beste asko aurki daitezke “youtube”-n eta bere weborrian) non garbi gelditzen den, adibide bat da, Uri Geller (koilarak tolesten zituena eta distantziara erlojuak konpontzen zituena) “azti” boteretsuaren modura hainbeste figura mediatiko eta negoziatzaile hutsen iruzurra zenbaterainokoa den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario