domingo, 1 de enero de 2012

Zientziazko aldizkari digitalak




Urte berriarekin batera, eta agian pentsatuz egun hauetan denbora libre gehiago izateko aukera dugula, hona ekarriko ditut  sarean aurki daitezkeen zientziazko aldizkari digital batzuen adibideak, bere osotasunean dohain kontsulta daitezkeenak.
Hasteko ezin falta aipamen hauetan euzkaraz dugun  Elhuyar aldizkariaren altxorra, noski, non eskura ditugun urte mordoskan zehar argitaratutako ale guztiak.
Bigarrenik, Science in school plataformaren aldizkaria ere bereziki kontuan izateak merezi du. Dagoeneko bere 21. alea eskuragarri dugu.
Gazteleraz  bi adibide hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit zientziaren dibulgazio-mailan; alde batetik feelsynapsis izeneko zientziaren sare sozial barrutik ateratakoa, hona hemen ateratako aleen aurkibidea, non  azkenekoa gaur bertan labetik atera berria duten; eta bestetik, Cadizeko Unibertsitatetik Eureka izenarekin argitaratutakoa, zeinaren azkeneko alean dibertimenduzko zientziaren gaiak aurkezten zaizkigun.

Bukatzeko irakasleontzat pedagogikoki oso interesgarria izan daitekeen beste bat EduQ dugu, nagusiki katalanez datorrena, Catalunyako Kimika-Elkarteak egina da, baina ulertzeko modukoa dela iruditzen zait. Hala ere, bertan gazteleraz eta portugesez aurki daitezke artikulu batzuk.
Sarrera honen bukaera aprobetxatu nahi dut atzo bertan, 2011ko azken egunarekin batera, bukatu berria dugun Kimikako Nazioarteko Urteari agurra emateko; eta horretarako bururatu zait honako bideo hau eranstea, ospakizun horrekin propio eginda, non kimikaren garrantzia, aplikazioak eta ekarpenak azpimarratzen diren: 

domingo, 18 de diciembre de 2011

Azken bi elementu berriak: Fl eta Lv

Hilaren hasieran the International Union of Pure and Applied Chemistry (IUPAC) elkarteak erabaki zuen probisionalki honako bi izen hauek proposatzea lehengo ekainetik onartuta zeuden azken bi elementu berrientzat Taula Periodikoan: (Fl) Flerovio (Flerovium jatorriz) 114 zenbaki atomikoa duena, eta (Lv) Livermorio (Livermorium) 116 zenbaki atomikokoa. Hemendik aurrera, eta ohiko prozedurari jarraituz, 5 hilabeteko epea irekitzen da alegazioak aurkeztu ahal izateko, eta harrez gero, datorren urteko apirila inguruan, gehituak izango dira T.P.an oraindik izen ofiziala eman gabe genituen bi elementu horiek: (Uuq) Ununquadioa eta (Uuh) Ununhexioa, alegia.
Biak sintetikoak dira, oso astunak eta desegonkorrak (21 s-ko  eta 0,24 ms-ko batez besteko bizitza dute beren atomoek hurrenez hurren), transuranido guztien antzera; eta gutxi gora behera orain dela hamar bat urte izan ziren sintetizatuak beren lehenengo atomo solteak. Baina ez dira bakarrak onarpen-prozesuan  dauden elementuak taula periodiko honetan kontsulta dezakezunez.
Flerovioa (C) karbonoaren taldeko elementua da eta esleitu zaion izenaren bidez Errusiako Dubna hirian dauden Flerov laborategiak omendu nahi dira, non "Georgy Flyorov" fisikari nuklearrak fisiozko ikerketak egin zituen ziklotroi izeneko partikula-azeleragailua erabiliz eta hari esker elementu berriak sintetizatuz.
116. elementua, Livermorio izenekoa hemendik aurrera, anfigenoa da, eta EEBB-etako Kalifornian dagoen Livermore hiria gogora ekarri nahi digu, non izen bereko laborategia aurkitzen den, aipatutako elementu berri horren aurkikuntzaren lekukoa.
Bukatzeko hemen dauzkazu esteka batzuk informazioa osatzeko:
Martyn Poliakoff-en bideoa periodicvideos web horritik hartua


IUPAC-en komunikatua
Livermore laborategiaren ekarpena

lunes, 5 de diciembre de 2011

¿Cuál es la sustancia más dulce? Edulcorantes


Ya en dos posts anteriores hablamos de cuál es el ácido más fuerte y cuál es la sustancia más tóxica; y ahora, siguiendo un poco en el "guinness químico", mencionaremos algo sobre el récord de dulzura.
Quizá lo primero sería tener claro en qué consiste la dulzura, cómo la detectamos y de qué depende químicamente.
Y no es del todo fácil simplificar al respecto. Aunque clásicamente sí que se asocia el sabor dulce principalmente con determinados carbohidratos o glúcidos sencillos (= monosacáridos y disacáridos llamados azúcares como la glucosa, fructosa o sacarosa que es el azúcar común), y es que parece ser que nuestro sentido del gusto tiende a percibir la dulzura asociada al grupo carbonilo (=CO) de algunos aldehídos y cetonas contenidos en los mencionados azúcares como también en los aminoácidos, algunos de los cuales presentan también carácter dulce.
Pero bueno, a lo que íbamos era a presentar la lista del top de las sustancias más dulces. La he cogido de aquí. Y en ella se toma como referencia el azúcar común o sacarosa a la que se le otorga el valor de la unidad en la escala propuesta. Con respecto a la sacarosa se ordenan los demás. Por cierto que puede que se trate la sacarosa del endulzante natural presente en alimentos más potente con excepción de la taumatina, proteína que se extrae de un arbusto africano de nombre katemfe, ya que el resto de los que se mencionan, todos más potentes, son de tipo sintético, llamados por ello edulcorantes artificiales. Y precisamente por eso también, han de pasar estrictos controles para que se autorice su uso alimentario. Y en ello está el top de la lista llamado lugduname, obtenido no hace mucho en Francia y en fase de evaluación, pero del orden de más de 200.000 veces más dulce que la sacarosa.
De los autorizados, muchos con controversia aunque científicamente no se ha comprobado ningún tipo de riesgo para la salud humana a las dosis utilizadas, los más conocidos son el ciclamato (utilizado por ejemplo en la "Coca Cola Zero" y permitido en Europa pero no en algunos países americanos entre ellos USA), el aspartamo y la sacarina, llevándose esta última la mayor nota de dulzura de los tres, del orden de 300 veces la de la sacarosa. Hay que insistir que los riesgos observados en la experimentación de laboratorio, también para el ciclamato, solo aparecen en consumos que multiplican en cientos de veces las cantidades autorizadas. Y claro el café es de uso común, pero la cafeína de cien cafés en un día es directamente mortal, por poner un ejemplo; o sea que cualquier exceso de bebida refrescante de cola light es mucho más insalubre por su contenido en cafeína que por el edulcorante que pueda llevar, y no hay que olvidar que una lata de Coca Cola normal contiene el equivalente a unos diez azucarillos, lo cual es muy de tener en cuenta para una dieta sana por su excesivo contenido calórico.
Por ello pecisamente son bienvenidos estos edulcorantes artificiales, no calóricos, de uso practicamente obligatorio para los diabéticos.
El aspartamo ( el "Natreen") es una combinación de dos aminoácidos: ácido aspártico y fenilalanina, junto con metanol, y es cierto que algunas personas que padecen de fenilcetonuria carecen de la enzima necesaria para la metabolización de la fenilalanina, por lo que deben tenerlo en cuenta por sus efectos alérgicos. 
También la sacarina ha sido fuente de una gran polémica, pero las investigaciones continuadas no han encontrado evidencias de su riesgo cancerígeno para el ser humano, como algunos pretenden.
Por último, en caramelos y chicles sin azúcar y otros alimentos, se puede encontrar el sorbitol, que es  un alcohol de sabor dulce presente en las bayas y algunos frutos, es la mitad de dulce que la sacarosa y al ser soluble en agua se emplea como antiapelmazante en alimentos y cosméticos, también dentífricos, pero hay que tener en cuenta que un exceso suyo puede resultar laxante al retener agua en el intestino.
A todos, o casi todos nos tiende a gustar el dulce, no digamos a los niños, y en cualquier caso nos es mucho más atractivo que los otros sabores: ácido, salado y amargo (y si se quiere el umami también). La razón básica de ello es que la evolución nos ha enseñado a asociarlo a alimentos saludables y recomendables como las frutas, mientras que nos pone a la defensiva frente a sabores amargos muy propios de los alcaloides que son constituyentes de muchos de los tóxicos y venenos que más daños nos pueden hacer, por ejemplo la estricnina, morfina, nicotina o cafeína incluso.  

jueves, 17 de noviembre de 2011

Transgenikoak


Gizarte mailan hain eztabaidatsua den gai honen inguruan desinformazioak sorrarazten dituen aurreiritziek eta faltsukeriek barregarriak diren aipuak ekarri dizkigute batzuetan, nire ustez behintzat. Famatua egin zen, esate baterako, Evo Morales-i entzun ahal izan genion astakeria hau.
Horregatik, aste honetan transgenikoei buruz Bilbon J. M. Mulet hitz egiten egon dela aprobetxatuz, aukera aproposa dugu gai honen inguruan puntu batzuk argitzeko. Valentziako Unibertsitateko Biokimikako eta Biologia Molekularreko doktorea den hizlari hori nahiko ezaguna egin da sasizientzien aurkako borrokan “Los productos naturales ¡vaya timo!” izeneko liburua argitaratu duenetik. Bide batez, esan dezagun izen berbera daraman bere blogean jarraitu ditzakegula haren dibulgazioko ekarpenak.
Ez dira falta ez, transgenikoen aurka jo eta ke borrokatzen dutenak haien kontrako izuak eta neurri baean paranoiak zabalduz; esate baterako Greenpeace da horretan bultzatzaile nagusietako bat; eta, agian, horren ondorioz, desinformazio izugarriari gehituta, sortzen dira hasieran komentatutakoak.
Kontua da azken hamarkada hauetan injinerutza genetikoak lortutako aurrerapenei esker, batez ere DNA birkonbinatzailearen teknika garatu zenetik, gai garela organismo batean beste batetik aukeratutako genea(k) txertatzeko, haren karaktereak modu kontrolatuan aldaraziz. Horrela sortu diren aplikazioak kontaezinak dira, farmakologian bezala intsulinaren lorpenean edo kotoiaren kasuan. Mulet berak komentatzen digu bideo honetan non aurki ditzakegun transgenikoak gure eguneroko bizitzan:
Gainera, esan daiteke ez dela izan injinerutza genetikoak transgenikoak asmatu dituena. Naturan ere aurki daitezke horren adibideak, non organismo ezberdinak geneak trukatzen dituzten.
Esate baterako birusek erabiltzen duten infekzio-mekanismoaren funtsa horretan datza izaki ostalariaren genoman integratzen direnean. Bakterioek ere erraztasun handia dute gene-trukeak egiteko eta horri esker lortzen dute moldatzeko erraztasuna, adibidez antibiotikoen aurrean.
Landare eta animalien artean ere gertatzen dira ausazko gene-trukaketak batzuetan transferentzia horizontal izeneko mekanismoa dela medio.
Beraz, transgenikoak ez doaz, inolaz ere ez, “lege naturalen” kontra, naturan dokumentatuta dagoelako transgenesia posible dela espezie ezberdinen artean eboluzioaren bidean. Bioteknologiak naturaren bideak kopiatzen eta erabiltzen ditu nolabait geneen tranferentzia gauzatzeko, eta horregatik bakterioen plasmidoak erabiltzen dira bektore moduan. Hori bai, teknika berriak modu kontrolatu eta selektibo batean aplikatzen dira. Eta hori da alde handiena orain arte gizakiak neolitikotik erabili dituen ohiko teknika ezagunekin konparatuta, landare eta animalia hobeak lortzeko asmoz gurutzaketak eta txertaketak eginez eta emaitza onenak aukeratuz lortu baitira etxeko animaliak eta jaten ditugun ia landare guztiak.
Hemen dituzu transgenikoei buruzko apunte praktiko batzuk.

domingo, 30 de octubre de 2011

Premios Ig Nobel: Cachondeo científico


Antes de que acabe octubre, y aprovechando que la última entrada se centraba en los Nobel, merece la pena mencionar que en este mes (aunque esta última edición tuvo lugar el 29 de setiembre), y desde 1991, también se adjudican los llamados Premios Ig Nobel, una especie de parodia de los serios y auténticos Premios Nobel. Ya el nombre es un juego de palabras entre “ignoble” (=vil, innoble en inglés) y “Nobel”. Se suelen entregar en la Universidad de Harvard unos días antes de los auténticos y se dan hasta en diez categorías diferentes. Recordemos que los Nobel se conceden solo en seis ámbitos: Química, Física, Medicina, Literatura, Paz y Economía.

Algunos de los trabajos premiados este año han sido, a modo de ejemplo:
• Química: a un grupo de científicos japoneses por determinar la intensidad ideal del wasabi en forma de aerosol (wasabi:condimento muy picante típico de la comida japonesa) para despertar a las personas en caso de incendio u otra emergencia, y por aplicar esta información al diseño de una alarma por wasabi.
• Física: por determinar por qué los lanzadores de disco se marean mientras que los de martillo no lo hacen.
• Biología: por descubrir que cierto tipo de escarabajo se aparea con cierto tipo de botella de cerveza australiana.
• Medicina: por demostrar que las personas toman mejores decisiones acerca de algunas cosas –pero peores acerca de otras— cuando tienen una necesidad perentoria de orinar.
Y solo por citar tres ejemplos de los del año pasado con cierta enjundia cachonda:
• Ingeniería: por perfeccionar un método para recoger mocos de las ballenas mediante un helicóptero de radio control.
• Física: por demostrar que la gente se cae menos si en el invierno la gente anda con los calcetines por fuera de los zapatos por caminos congelados.
• Biología: por documentar científicamente la felación en los murciélagos de la fruta.
Pero curiosamente, y para demostrar que los premiados no tienen por qué ser científicos del tres al cuatro, baste decir que el ganador del Ig Nobel de Física en el 2000, Andréy Gueim, por un trabajo en el que consiguió hacer levitar una rana con imanes, fue diez años más tarde, en el 2010, premio Nobel también en Física por sus trabajos sobre el grafeno.
Aquí tienes el enlace a la web oficial de los Ig Nobel para poder consultar el archivo histórico de premiados.

martes, 11 de octubre de 2011

2011ko Nobel sariak (Fisika eta Kimika)

FISIKA: UNIBERTSOAREN HEDAPEN AZELERATUA                    KIMIKA: KUASIKRISTALAK
Aldarrikatu zirenetik astebete pasa bada ere, komenta ditzagun modu laburrean aurtengo Nobel sarien nondik norakoak.
Lehendabizi Fisikakoa izan zen iragarria. Irabazleak Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess, hirurok amerikarrak eta nahiko gazteak ohi denerako. Urrutiko supernobak aztertuz Unibertsoaren hedapen azeleratuaren aurkikuntzagatik izan dira sarituak. Horren guztiaren justifikazioa Unibertsoa ia bere osotasunean betetzen duen materia eta energia ilunarekin erlazionatzen da, gaur egun oraindik zer  den ondo jakiten ez dena.
Hona hemen dibulgaziozko bideo bat kontzeptu "ilun" horiek pixka bat argitzeko:



 Hurrengo egunean, hilaren bostean, Dan Shechtman israeldarrari eman zioten Kimikakoa kuasikristalen aurkikuntzagatik. Egoera solidoa azaltzeko kristal-sarearen eredu ezaguna dugu, zeinaren arabera kristalak sortzen baitira oinarrizko unitatea behin eta berriro errepikatuz ordena geometriko eta simetriko perfektu bati jarraituz, eta ikuspegi hori aldarazi egin zuen aurkikuntza horrek. 1982. urtean  mikroskopio elektronikoaren bidez ikusi ahal izan zuen solidoen egituratze berri hori, non ez diren errepikatzen periodikoki unitate berdinak, baizik eta, dekorazio arabiarrean tipikoak diren mosaikoen modura, kristalen ordena lortzen da barne-periodizitaterik gabe (Ikus sarrera honen hasierako irudia eskuinean: Roger Penrose-ren mosaiko baten adibidea, bitxikeri matematikoa zena benetako solidoetan, kuasikristaletan, aurkitua).
Kuasikristalak nahiko arruntak dira zenbait aleaziotan eta bereziki gogorrak izaten dira baina eroale onak izan gabe, deformazioaren aurkako erresistentzia handia agertzen dute gainera, eta horregatik, babes-estaldurak egiteko erabiltzen hasiak dira.
Bideo honetan Poliakoff jaunak, Taula Periodikoaren bideoen egilea alegia, Nobel saridun honen azalpenak ematen dizkigu ingelesez:

viernes, 30 de septiembre de 2011

OKLO: Erreaktore nuklear naturala


XX. mendean gizakiak nukleoaren energiaz baliatzen ikasi izan zuen, batzuetan arma moduan erabilpen maltzur eta suntsitzaileetan eta beste batzuetan energia-iturri moduan, uraniozko minerala dela medio, fisiozko erreaktoreak erabiliz, hau da, zentral nuklearrak eraikiz. Baina sinestezina badirudi ere, naturak honetan ere, fisiozko erreaktore nuklearretan alegia, aurrea hartu gaitu, zeren, frogatu izan denez, aurkitu baitira Lurrean bertan espontaneoki aspaldian sortu zen erreaktore nuklear baten arrastoak. Oklon gertatu zen hori orain dela 1.800 milioi bat urte, gaur egun Afrikako Gabon herrialdean uraniozko meategia dena.
Naturan aurkitzen den uranio gehiena 238U isotopoa da, baina interesgarriena, fisionagarria delako, 235U da berriz, apenas totalaren %0,72 proportzioan agertzen dena. Zentral nuklearretan erabilgarria izan dadin proportzio hori aberastu behar da %3a edo handiagoa izan dadin. 238U isotopoaren batez besteko bizitza ia 4.500  milioi urtekoa da, 235U-rena berriz 700 milioi urtekoa. Diferentzia hori dela eta, pentsa daiteke Lurrean orain dela milioika urte bi isotopoen proportzio erlatiboa oraingoa baino handiagoa izango zela 235U-ren alde, agian %3a gainditu arte. Ondorioz zergatik ez imajinatu aspaldiko garai haietan naturan posible izango liratekeela leherketa eta erreaktore nuklear naturalen agerpena?
Hala proposatu zuen Kuroda izeneko fisikari nuklearrak 1956. urtean baina ez omen zioten kasu handiegirik egin. Berriz, 70eko hamarkadan frantziarrek Gaboneko Oklo izeneko harrobian  ustiatzen zuten  uranio minerala aztertzean, ikusi zuten zeraman 235U isotopoaren proportzioa behar zuena, %0,72koa alegia, baino zertxobait baxuagoa zela.
Zergatik galera hori espero zitekeenarekiko? Ustiaketa geldiarazi egin zuten eta nazioarteko batzar bat antolatu zuten Gabonen bertan irregulartasuna aztertzeko, ordurako eztabaida handia piztuta zegoelako gaiaren inguruan. Litekeena zen isotopo fisionagarria faltan egotea nuklearki gastatu izan zelako noizbait aintzinean. Hipotesi hori baieztatu nahian neodimioaren presentzia arakatu zuten meategian, elementu hori naturan oso urria baita eta  fisio-prozesuen produktu tipikoa baita. Eta hantxe aurkitu zuten, erreaktore nukear modernoetan sortzen den proportzio berean gainera; beraz, geroztik aurkitutako beste frogei esker ere, zantzu guztiek adierazten zuten Oklon orain dela 1.800 milioi bat urte, baldintza egokiak gertatu zirela fisio nuklearrezko erreaktore naturala pizteko edo sortzeko. Utzitako arrastoetatik egindako kalkuluen arabera Okloko erreaktore naturalak 500.000 urte iraun zuen 100 kW-eko batez besteko potentzia batekin (txikia hori bai gaurko erreaktoreenarekin alderatuta: 1000 MW ingurukoa dena, Garoñakoa 460 MW) eta denera 500 kg uranio kontsumitu omen zituen. Bitxia!

Gehiago jakiteko: Scientific American aldizkariko esteka hau kontsulta dezakezu; edo bestela beste hau ere bai.